Europako Osasun Txartelak ez du Marokon balio, noski. Hori dela eta, nahi izanez gero, mediku aseguru bat kontratatu dezakezu.
Maroko ez da bereziki arriskutsua den herrialde bat. Hala ere komenigarria da bidaia aseguru bat izatea, gastu txiki batekin arazo asko ekidin ditzakezulako.
Ohikoenak gaixotzea edo ekipajea lapurtzea (edo galtzea) izan daitezke. Horrelako ezbeharren aurrean Marokoko ospitaleetan ingresatzeko aukera, zu berriro etxera (edo euskal ospitaleetara) itzultzeko aukera edota kalte-ordainketa justu bat ziurtatzen dizkizun aseguruak begiratzea gomendatzen dizugu.
Baldin eta ze turismo mota egin nahi duzun, ze adin daukazun eta ze lehentasun dituzun (turismo lasaia, mendikoa edo kiroletakoa, hoteletan edo motxilero gisa…) aukera asko topatuko dituzu. Aseguru enpresa handienek, orokorrean, gauza bertsuak eskaintzen dituzte.
Guk aspalditik IATI Seguros erabiltzen dugu eta oso gustura gaude jasotako zerbitzuarekin.