Ordutegia: Euskal Herrian baino ordu bat gutxiago da Marokon (GMT +1). Udako ordutegian, bi ordu gutxiago.
Marokoko airoportuetan ontziratze txartelak inprimatuak izan behar dituzu. Normalean ez dituzte onartzen online formatuan. Kontuan izan!
Zenbat egun behar dira Marrakex bisitatzeko?
Galdera honek ez dauka erantzunik. Gure iritziz oinarrizkoa ikusteko 3 egun edo gutxiene bi beharko dituz. Baina lasai hartu nahi baduzu, guk gomendatzen dizuguna, hiriari bost egun eskaintzea da. Kontuan izan bisitatzea eta ezagutzea ez direla gauza bera.
Egin turismo arduratsu bat:
- Ez da gomendagarria Jemaa el Fnan edota beste gune turistikoetako erakustokietann dauden animaliekin argazkiak ateratzea. Haienganako tratu txarrak finanzatzen egon zaitezke.
- Baliteke haurrak zugana gerturatzea diru eske. Ondo dago laguntzea baina gogoan izan dezazun, sarri, haur hauei ematen zaien dirua nagusi batek hartzen diela eta, beraz, aproposagoa izan daiteke beste modu batean laguntzea: janaria, zukuak, arropa edota produkturen bat emanez, esaterako.
- Bertako herritar eta langile askori, hemen gertatzen den moduan ez zaie turisten argazkietan ateratzea interesatzen, beraz, errespeta ezazu.
- Kontuan izan polizia eta militarrei argazkiak ateratzea debekatuta dagoela Marokon.