Marokora maskotarik eraman nahi bada komenigarria da honi buruzko marokoar legedia kontsultatzea. Animaliaren pasaportea ongi betea eta eguneratua egon behar da, dagozkion datu eta xedapen klinikoekin. Marokoko onarpen neurriez gain gogoratu Europar Batasunera maskotak itzultzeko, berau egoera legalean egon behar dela. Ohikoa ez bada ere, Marokon jazo dira amorrua hartu duten maskoten kasuak.
Marokon ez da ohikoa maskota edo etxeko txakurrik izatea. Denda eta saltoki askotan ez dago ondo ikusia txakurrarekin sartzea edota ez dute onartzen. Albaitariak eta klinika espezializatuak ere Europan baina urriagoak dira, edota irisgarritasun zailagoa dute.
Zalantzak argitze aldera bi orrialde hauek lagungarri izan daitezke.
Europar Batasunera sartu edo Europar Baatasunean barna animaliekin bidaiatzeko arauak.
Animaliekin bidaiatzeko arautegia, Tangerko Espainiako Kontsulatua.