Marrakexeko puntu interesgarri gehienak harreasiaren barnean daude, medinan. Bertara autoek sartzea debekatua dute eta medinaren barneandistantziak ez dira horren luzeak. Marrakexen gehienbat oinez ibiliko zara, hala ere, hainbat lorategi eta museo erdigunetik apur bat aldenduta daudenez, garraiobideren bat erabiliko duzu ziurrenik.
TAXIA
Taxia asko erabiltzen da Marrakexen, batez ere turismoa egiteko. Taxia hartzerakoan, gidariak taximetroa piztu dezan eskatu behar diozu. Lortu ezean, montatu aurretik prezio bat adostea komeni da. Normalean bakarrik joan zaitezkeen arren, Marrakexen ohikoa da autoa betetzea adina jende ez bazaudete pixka bat itxaron behar izatea autoa guztiz bete arte, nahiz eta beste pertsonak ezezagunak izan. Jendea ezagutzeko aitzakia bat izan daiteke. Bi taxi mota daude:
- Petit Taxi: hiri barrutik ibiltzen dira eta txikiak dira. Hiru pertsona – elkar estututa, lau – sartzen ira eta kolore bizikoak edo beige kolorekoak direlako ezberdinduko dituzu. Taxi merkeenak dira (20-30 MAD) eta azkar topatu daitezke.
- Grand Taxi: auto handiagoak dira, potentzia handiagodunak. Lau-sei bidaiari sartzen dira eta hiri barrutik zein urrutirago joateko pentsatuak daude. Prezioa ere garestiagoa da.
TRENA
Marokoko trenbide sareak hiri garrantzitsuenak lorzen ditu (Marrakex, Fez, Tanger, Casablanca, Rabat…). Erosoak dira eta aire girotua dute. Puntualitatea errespetatzen da eta zerbitzu ona eskaintzen dute.
AUTOBUSA
Lineako autobusak eta bidaia luzeak egitekoak daude. Lineakoak zaharrak eta deseroso samarrak dira, baina merkeak. Hiri barrutik mugitzeko egokiak. Bidaia luzeagoak egiteko aldiz autobusak handiagoak, berriagoak eta erosoagoak izan ohi dira.
KALESA edo ZALGURDIA
Jemaa el Fna plazaren inguruan eta Koutobia meskitaruntz zoazela, kalesaz beteriko errepide eta paseoak daude. Gu ez ginen horietan ibili, baina nahi izanez gero prezioak aldakorrak izaten dira (turistentzat batez ere); Marokon ohikoa izaten den moduan.