NOLA IRITSI?

NOLA IRITSI?

Euskal Herritik bi modutara heldu zaitezke Marokora: autoan ferry bidez eta hegazkinean. 

Autoz joateko asmoa baduzu, lehenik eta behin, Andaluziara jaitsi beharko duzu bertako portu nagusi batean ferrya hartzeko. Almeria, Malaga, Algeciras, Tarifa edo Motrildik ateratzen dira Marokora doazen ferryak. Ondo begiratu ze dokumentazio eskatzen duten: gidabaimena, autoaren aseguru internazionala, aduanan bete beharreko formularioa, pasaportea, autoaren datuak, jabegoa…

Hegazkinez bazoaz, gure kasuan bezala, hainbat aeroportutatik hartu dezakezu hegaldia: Bilbo, Santander, Bartzelona, Madril. Euskal Herritik Marokoraa heltzeko garraiobide azkar eta erosoena da. Marokon bertan 15 aeroportu internazional daude. Marrakexera joan nahi bazuduzue Menara Aeroportura joatea da onena, hala ere hiri nagusi bakoitzak bere aeroportua dauka: Casablanca (Mohammed V), Tánger (Boukhalef), Rabat (Salé), Fez (Saïss), Agadir (Al Massira), Oujda (Angad), Alhucemas, Tetuán y Ouarzazate. 

NOLA JOAN AEROPORTUTIK MARRAKEXERA

Menarako Airoportu Internazionala Marrakex hirigunetik 6 kilometrora dago. 

Marokora zoazen lehenengo aldia bada erosoena aldez aurretik joango zaren riad edo hotelekoarekin adostu eta garraioa kontratatzea da. Modu honetan taxi gidariekin ez duzu tratuan ibili beharko eta lasaiago iritsiko zara. Baliteke apur bat gehiago ordaindu behar izatea.

Taxia hartzen baduzu, ziurtatu taximetroa jarria duela, eta, ez baldin badauka (edo ez baldin badu jarri nahi), montatu aurretik negoziatu prezioa. Egunean zehar 80-120 dirham (MAD) inguruan ibiltzen da eta gauean aldiz 100-150 dirham. Hala ere, aeroportuko taxi geltoki ofizialean, prezioen panel eguneratu bat egon beharko luke erreferentzia gisa izan dezazun. 

Aukerarik ekonomikoen autobusa hartzea da: 19. eta 11. lineatako autobusek Marrakex erdiguneraino eramango zaituzte, Jemaa el Fna plazara. Hemeretzigarrena apur bat bat garestiagoa da, 35 dirham inguru, baina erosoagoa eta azkarragoa da. Hamaikagarren linea hartzeko gainera aieroportutik zertxobait aldendu behar da. Igo aurretik ziurtatu hori dela hartu behar duzuen autobusa.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *