ALKOHOLA ETA HAXIXA

ALKOHOLA ETA HAXIXA

Tradizioaren arabera, musulmanek ezin dute alkoholik edan. Hala ere denboraren poderioz, lege moral hau malgutzen ari da. Marrakexen eta Marokoko beste txokoetan alkohola kontsumitzea ez da ohikoa baina baimen berezia duten jatetxe, hotel, taberna eta abarrek zerbitzatzen dute. Garagardoaren kasuan marokon bertan ekoitzen den garagardoak daude eta baita inportatutako alkohola ere. Kanpotik ekarritakoa dezente garestiagoa izan ohi da.

Bertako jendearen egunerokotasunean murgiltzen bazara , nik, pertsonalki, ez nuen garagardo bat hartzeko horrenbesteko gogorik izan. Erabat gustura nengoen bertakoen artean mentazko te bat edaten

Europar begiradatik Maroko eta magrebiar herrialdeak haxixaren ekoizpenarekin lotu izan ohi dira; bertan ekoizten da Europan kontsumitzen den haxixaren portzentai handiena eta logikak pentsatzera eraman dezake, bertara joanda haxix merkeagoa eta puruagoa eskuratu daitekeela.

Hau esanda, lehenik eta behin, kontuan izan haxixa eta cannabisa guztiz ilegalak direl Marokon eta gogorki zigortzen dutela, isun ekonomiko altuekin edota kartzela zigorrekin. Marrakexen kasuan polizia -uniformeduna zein ezkutua- adi egoten da edozein”mugimendu” arrarori. 

Bertakoak, noski, jakinaren gainean dira turista europear asko (batez ere gizon gaztearen perfila bilatzen dute, baina emakumeena ere bai, noski) haxiaxa probatu nahiko dutela. Kale eta eskina guztietan aurki daitezke saltzaileak, belarri ondora “haxix, haxix” xuxurlatzen dizutenak eta eskua erdi irekita bertan daukaten harri puska erakusten dizuten bitatartean. 

Hala ere kasu askotan, esan digutenaren arabera, saltzen dizuten haxixa ez da benetakoa, baizik eta usain eta forma antzekoa duen beste produktu bat, erre ezin daitekeena. Gainera, baliteke, ezezagun bati kale izkinan erosiz gero prezio oso altua eskatzea edota oldarkor jartzea ezezkoaren aurrean. Hori bakoitzaren eskuetan dago. Komenigarria da haxixa eskuratu nahi izatekotan bertako ezagun bati edo konfidantzako bati eskatzea. Gogoratu ez dela ideia ona Euskal Herrira mota honetako “souvenirrik” ekartzea!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *