Entxufea: Euskal Herriko entxufe mota bera dago eta 220V-ko tentsioarekin.
Mugikorra: Marokon telefono txartela eskuratu nahi baduzu, konpainia nagusiak Maroc Télécom, Méditel eta Wana dira. Erosoena aurrez-ordaindutako txartel bat eskuratzea da. Telefonotegiak ere badaude.
Wifia: Hotel, riad, jatetxe eta museo askotan doako wifia egon ohi da.
Whatsap, sky, viber, messenger edota facetime bezalako aplikazioek sarri ez dute funtzionatzen edo seinale oso kaskarra jasotzen dute. Ohikoa da Marokotik internet bidezko deiak egiterakoan zailtasunak izatea.