RAMADAN GARAIA MAROKON

RAMADAN GARAIA MAROKON

Maroko herrialde handia da eta kliman aldaketk antzeman daitezke eremu batetik bestera. Hala ere, orokorrean klima mediterranearra du eta uda oso bero eta lehorrek eta negu leunek ezaugarritzen dute.  

Maroko bisitatzeko garairik onenak udaberria eta udazkena dira. Udan bero handia egiten du – batez ere barnealdean eta hegoaldean – eta ez da oso atsegina bertara joatea. Udaberrian gainera, tenperaturak oso atseginak izateaz gain paisaia ere benetan polita da, guztiz loratua. 

Udan joateko asmoa baduzue, gomendagarria da kostaldean ibiltzea itsasoak bero itogarria leuntzen duelako. Kontuan izan atlantiar kosta eta mediterranear kosta ez direla berdinak. Bada jendea nahiago duena neguan joan eta klima freskoarekin esperientziaz gehiago disfrutatzen duena.

RAMADAN  GARAIA (2022: apirilak 2 – maiatzak 2)

Islamiar egutegian bederatzigarrena da Ramadam hilabetea. Hilabete honek hasiera eta bukaera egun ezberdinetan ditu urtero, ilargi egutegiaren arabera antolatzen baita. Ramadan garaian, musulmanek baraualdia egiten dute egunero eguzkia ateratzen denetik eguzkia sartzen den uneraino. Marokon eta gainontzeko herrialde musulmanetan, beraz, Ramadan hilabetean biztanleriaren egunerokotasuna goitik behera aldatzen da: egunean zehar kaleetan egon ohi den mugimendua murriztu egiten da, baita jarduerak ere. Ramadan garaian Marokora joateko asmoa baduzu, komenigarria da honakoa jakitea, ustekaberik izan ez dezazun.

Ramadan garaia behe-denboraldia izan ohi da turismoarentzat, beraz, baliteke prezioak eta hegaldiak merkeago eskuratzea. 

Eguzkia ateratzen denetik sartzen denera ez dute jaten eta beraz, marokoar askok -ahal eta nahi dutenek- oporrak hartzen dituzte eta familiarekin etxean egoteko baliatzen dute. Egunean zehar denda, jatetxe, supermerkatu, museo… asko itxita aurkituko dituzu. Baliteke zona turistikoenetan merkatuak zabalik mantentzea (Medinaren barnean). Hori bai, Ilunabarrean jende guztia plazara ateratzen da eta jan eta edan ugarirekin festa giroa sortzen da. 

Ramadamaren ondorengo lau egunak ere jai egun ofizialak dira eta litekeena da gune turistiko eta saltoki ia guztiak itxita egotea. Esperientzia berezia eta interesgarria izan daiteke herrialde arabiar bat Ramadan garaian ezagutzea baina, hori bai, datak begiratu bidaiatu aurretik!

Ramadan garaian kanpotarrok kontuan izan beharrekoak:

  • Egunean zehar kalean edan, jan eta erretzea ez dago batere ondo ikusia. Errespetu falta handia da, beraz, ez egin. Supermerkatuetan janaria erosi eta etxean jan beharko da (edo bestela, gauean). 
  • Astegun zein asteburuetan denda, jatetxe, merkatu, museo edota aisialdiko edozein jardueren ordutegiek aldaketak izan ditzakete.
  • Eguzkia sartzean, hasieran, jendea etxeetan biltzen da eguneko jana eta edana dastatzko eta ondoren kale guztiak jendez lepo egoten dira. 
  • Goizaldeko hiruretan errezurako lehenengo deialdi egiten dute meskita guztietako minareteetatik. Dei hau ohikoa baino luzeagoa izan ohi da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *