GASTRONOMIA

GASTRONOMIA

Marokoar gastronomia mediterranear dietaren barruan sartzen da eta tradizio arabiar eta berberearen arteko nahasketa da, gastronomia judutarraren ukitu batekin. Gainontzeko Afrika iparraldeko gastronomiaren oinarri bertsuak dituen arren, marokoko gastronomiak bere berezitasunak ditu eta originaltasuna mantentzen du. Kuskus, tajin, seffa, tanjia marrkachí, arkume errea, briouats, shebbakiyya… dira herrialde honetan dasta ditzakezu plater esanguratsuenetako batzuk.

ZER JAN

Maroko kuskusaren herrialdea da, baina ez geratu horretan bakarrik. Ikaragarrizko aniztasuna, zapore, testura eta osagai ezberdin topatuko dituzu. Hona hemen guri azpimarragarrienak iruditu zaizkigun batzuk: 

  • Kuskus: haragi, barazki edota garbantzuekin.
  • Tajin: buztin ontzitan erregositako arkume edo oilaskoa saltsa ezberdinekin eginak.
  • Harira zopa: Ramadam garaian oso ohikoa, haragi, barazki edota lekaleekin egina.
  • Pastilla edo pastela: haragiz (eta batzutan arrainez) beteriko hostopila. Almendra erreak eta kanela ere izan ohi ditu. 
  • Tanjia Marrakechia: anfora moduko buztinezko ontzietan denbora luzez egositako haragia, espezie eta barazki ezberdinekin. 
  • Meshwi: arkume errea.
  • Kefta: zartagian eginiko haragi xehatu espeziatuaz eginiko biribilkiak, egurrezko zotzetan sartuak. 
  • Entsalada: Mediterranear entsalada klasikoa, tomatea oinarri duena. 
  • Gozoak: azukrea eta fruitu lehorrak oinarri, hamaika motatakoak aurkituko dituzu. Marokoarrak oso gozozaleak dira. Guri gustatu zitzaigun gozo mota bat rghaif-ak ziren, crepe modukoak. 

ZER EDAN

Tea da Marokon gehien edaten den edaria: Te berdea mentarekin. Uneoro dago jendea tea eraten, saltoki zein jatetxetan, riad eta zokoen kaleetan. Edari gozoa, zaporetsua eta merkea da. Ohikoa da bertakoek te apur bat eskaintzea hizketaldi lasai baten testuinguruan, konfiantza eta gertutasun keinu bezala; baita denda bat bisitatu eta bertako produktuak patxadaz ikusteko ere.

NON JAN

Leku guztietan bezala, Marrakexen ere jatetxe mota ezberdinak daude.

Kalean janari ugari saltzen da, bertako zein kanpokoa (pizzak, hamburgesak…). Hemen ere zure instituaz fidatu eta kalean jatekotan, begiratu ondo janaria ea zein egoeratan dagoen, bada ezpada. 

Hona hemen medinaren barnean marokoar plater tradizionalak ematen dituzten jatetxe batzuk:

  • Dar Cherifa
  • Dar Chef
  • Corner Cafe
  • Chez Chegrouni 
  • Ksar Es Saoussan 
  • Oscar Progres
  • Le Foundouk 

Jemaa el Fna plazan gaua iristean janari postu eta jatetxe asko zabaltzen dira. Giro ederra pizten da eta jendea jai giroan jaten eta edaten ikus dezakezu. Bertako langileak etengabe dabiltzan euren postuan jan dezazun iradokiz eta batzutan astunak ere badira. Jendeak esperientzi onak izan dituen arren, gurea ez zen horrelakoa izan. Janaria ez zegoen ona, ez behintzat ordu arte jan genuena bezain ona, eta prezioz ere ez zen batere merkea. Sentsazio txarrarekin alde egin genuen. Hala ere, hori bai, bertan dauden zuku eta frutak -egun osoan eskaintzen dituztenak-gustora hartu genituen. Laranja zuku batek 4 dirham inguru balio du.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *