Maroko herrialde benetan berezia da mundu islamiarrean. Aniztasunaren erdigune, hiru mila urtetik gorako historia biltzen du, hainbat gizarte eta zibilizazioren partaide eta historiako gertaera garrantzitsuene lekuko. Etengabeko harremanean egon diren eta dauden bi kontinente batzen dituen zubia da, eta europarrentzat, Afrikarako atea.
Herrialdean dauden etnia ezberdinek eta lurraldea osatzen duten elementu geografiko anitzek herrialde berdingabean bilakatzen dute. Iparraldean Mediterraneao itsasoa eta Europa ditu, ekialdean harreman estua duten gainontzeko magrebiar herrialdeak dauzka eta hegoaldean Afrika azpisahararra dago. Hiru eremu hauen lotunea izateak erabat eragin du Marokok dituen barne ezaugarrietan.
Aniztasun etniko oso handia dago eta herentzia historio eta kultural aberatsa du. Mendeetan zehar hainbat gizatalderen bizilekua izan da: ekialdetik etorri ziren feniziar, kartagoar, judutar eta arabiarrena; hegoaldeko herrialde azpisahararrena eta iparraldeko erromatar, barbaro, andalusi, judutar eta arabiarrena. Zibilizazio guzti hauek euren ekarpena egin dute eta egunerokotasunean horren zantzuak nabaritu daitezke.
Marokoar gizartea garapen betean dago. Kontrastez betetako herrialdea izaki, modernizazioaren aldekoak eta islamaren erreforma sakona eskatzen dutenen eta gizarteko alderdi tradizional eta kontserbadoreenei eutsi nahi dietenen arteko talka gauzatu da, inguruko herrialdeetan jazo den bezala. Magreb ezagutzen hasteko, Maroko herrialde egokia da.
1956an Frantziaren kolonia izateari utzi zionetik analfabetismoa, pobrezia eta langabeziari aurre egin diote eta herrialdea aurrerapauso handiak ean ditu. Belaunaldi berriak dira horren erakusle eta iraganeko tradizio itxien aurka ateratzen dira. Independentzia lortu zuenetik marokoarren artearen loraldi bat egon zen eta eskualde bakoitzean berezitasunak nabaritu daitezke.
GIZARTEA ETA KULTURA
Marokon batik bat bi etnia nagusi bizi dira: arabiarrak eta berbereak. Termino kultural eta linguistikoetan hiru marokoarretatik bi berbereak dira. Berbereak mendeetan zehar emaniko nahasketa etniko bat dira, europar, orientak eta saharrarrak. Ez dira etnia homogeneo bat eta Afrika iparraldean ezarri ziren denbora ezberdinetan. Dialekto ezberdinak hitz egiten dituzte eta kultura eta sustrai oso aberatsak dituztre. Familia elkartasun handia dago eta “topikoren” bat baldin badute edo, merkatari on eta eraginkorrak izateagatik dira ezagunak. Euren estruktura tribalak oso konplexuak diren arren, jatorri ezberdineko hiru talde handi ezberdindu ditzakegu: Sanhajak, hegoaldeytik etorritako artzain nomadak, Maroko erdialdean, Rif (barailan?) eta Atlas garaiko mendietan bizi direnak; Masmoudak, nekazari sedentarioak, atlas garaiko mendebaldean eta anti-atlasean bizi dirennak; eta Zanata,: ehiztari eta artzainak, ekialdetik etorriak.
Marokon berebere eta arabe biztanleria dago eta nolabaiteko oreka eta berdintasun etniko eta kulturala lortzera bidean baldin badoaz ere, tamazight hizkera, berebereen hizkuntzen bariablea (begiratu) ez da eskoletan erakusten, nahiz eta kalean eta komunikabideetan ohikoa den. Maroko hegoaldeko Souss eskualdean, berebere gehien bizi diren zonaldean garapen bidean dago beste eskualdeetan bizi diren berebereen dirua iristen denean (mezkitak, errepideak, eskolak…).
Erliioari dagokionean, Marokon musulmanak, kristauak, juduak, paganoak eta ateoak bizi dira, iragan oparoaren erakusle direnak. Hala ere, islama da erlijio nagusia. Marokoar gehienak islamiar suniak dira (%98 baina gehiago), adar nagusia eta Koran liburu sakratuan eta sunnan (mahoma profetaren hitzak bitzen dituzten testuak) oinarritzen dira. Marokon islama VII. mendetik dago eta gizartearen egunerokotasunaren ardatz nagusia da.
Marokon hitz egiten diren hizkuntzen artean ofizialak arabiera (klasikoa) eta berebera dira. Ofizialtasunik ez duten arren hitz egiten diren bestehizkuntza nagusiak: marrokiar arabiera, berebere hizkuntzak (rifertarra, tamazigjt eta tashelhita), frantzesa merkataritzaren hizkuntza da eta goi ikasketa asko hizkuntza honetan ematen dira. Espainiera aldiz iraganean protekturatua zegoelako eta gertutasunagatik. kaleetako psotu eta dendari asko gaztelaniaz erraz asko hitz egiten dute eta Euskal Herria ere ezagutzen dute.
Emakumearen egoera ez da bereziki ona. Marokon emakumeak gizonaren esanera bizi behar du. Nahiz eta aurrerakuntzak egon diren eta gaur egun -2005eko mudawwana estatutu berriarekin- ondasunen jabetza eta diborzio eskubidea lortu, gizartean argi nabari da bigarren maila batean gelditzen dela gizartearen erdia. 1972an lortu zuten bozkatzeko eskubidea eta 1994tik aurrera lehen emakume politikariak sartu ziren parlamentuan. Egun, sektore guztietan dihardute lanean. Hala ere, emakumeen gehiengoa, orokorrean, zaintzara eta etxeko andre lanetara mugatzen da. Zonaldez zonalde ere, aldaketak nabari dira. Esan genezake hiriburu handietan, eta, batez ere, Marrakexen, kale nagusietan egoera ireki samarra dela, mendebaldeko kulturaren eraginez. Marokoko elkarte feministek aurrerapaso gehiago eskatzen dituzten arren, lan andana dago egiteko.
POLITIKA: MOHAMED VI. ERREGEA ETA MAROKOAR GOBERNUA
Marokoko monarkia konstituzionala da eta 2021ean Aziz Ajanuxh marokoar enpresari eta politikaria -alderdi liberal kontserbadoreko burua- izendatu zuten Lehen Ministro 1999tik Mohamed VI.a da errege, bere aita Hassan II.a hil ondoren tronuratu zena. Alaui dinastiako hezortzigarren erregea da (1666 urtetik erreinaatzen dute herrialdean) eta estatu burua izateaz gain musulman fededunen buruzagi erlijiosoa ere bada Marokon. Marokon indarrean dagoen konstituzioa 2011.urtean onartua izan zen.
Mohammed VI.a Afrikako pertsona aberatsenetarikoa da. Hainbat eskandalu politiko eta ekonomikotan sartua, bere aurkako ahotsak ugaritzen hasi dira azken aldian; historikoki zentsura eta jazarpen handia jaso duten kritikak entzuten hasi dira.
Marokoko estatuak, oraindik ere, bere hego mendebaldean mugakide duen Mendebaldeko saharar herriare okupatzen jarraitzen du, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa izeneko estatua hain zuzen ere.
Espainiak 1976an Saharan zuen koloniatik alde egin eta bere zoriaren baitan utzi zuen Mendebaldeko Saahara. Urte berean Marokok eta Mauritaniak okupatua izan zen. Entzutetsua izan zen marokoarrek Estatu Batuen laguntzaz egin zuten inbasio militarra, Martxa Berdea deiturikoa.
Fronte Polisarioak-Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimendu politiko eta militarrak- abiatutako nazio askapeneko gerraren ondorioz, 1979an Mauritaniak lurralde horretatik alde egin eta Marokoren esku utzi zuen eskualde osoa.
Fronte Polisarioak independentzia aldarrikatua dauka mendebaldko Saharan eta egun berrogeita bost estatuk onartua dute eta beste hogeita hamabostek izaera administratibo berezi bat esleitzen diote. Marokoko estatuak presio handia ezartzen du mendebaldeko saharan eta indarkeria mehatxuak ez dira eten. Sarri bertako gune estrategikoak erasotu ere, krisi humanitarioa eta errefuxiatu asko eraginez.
GEOGRAFIA ETA KLIMA
Marokoko erliebeari erreparatuz gero hiru erliebe multzo nagusi bereizi ditzakegu: mendiak, Erdialdeko atlaseko lautadak eta erdi oi lautada, anti atlasaren hegoaldeko meseta idorra.
Atlasa edo Atlas mendikateak Maroko, Aljeria eta Tunisia zeharkatzen ditu eta mediterranear eta atlantiar kostaldea Saharako basamortutik bereizten ditu. Jatorrian Atlaseko mendi eta haranetakoak dira herrialde berbereak. Marokon daude mendikate honetako tontor garaienak (Tubkal, 4167metrorekin), baita Afrika Iparraldekoak ere. Lautada eta mesetak ere alboko bi herrialde hauenak baino zabalagoak dira.
Bere izenaren zergatia Greziar mitologian aurki dezakegu. Atlas titan erraldoi bat zen eta behin Olinpoko Jainkoak Titanei gailendu zitzaizkienean (Titanomakia) mundua – edo, zeruertza beste iturri batzuen arabera- eusteko betiereko zigorra ezarri zion Zeusek Atlasi. Aurrerago Perseok Atlasen alabei lapurtu nahian, Medusaren burua erabiliz -zeinak begiratzen zuen oro harri bihurtzen zuen- Atlas harri bilakatu zuen. Titan hau lotuta mantentzen zuten kateak harri bihurtzean sortu ziren Atlas Mendiak.
Klimari dagokionean kostaldean klima mediterraneoa dago eta barnealderantz joan ahala kontinentalizatu egiten da. Euria batez ere negu partean egiten du eta uda lehorrak ditu. Tenperaturak neguan 10-13 gradu bitartekoak dira bataz beste eta udan 25 gradukoak. Esan beharrik ez dago mendi garaietan prezipitazioak ugariagoak direla eta tenperatura hotzagoa dagoela. Sahara basamortuaren inguruan basamortuko klima idorra dago.
Marokoar kostaldea bi itsasoetara irekitzen da. Iparraldean Mediterraneo itsasoa du eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa. Mendebaldeko Saharan okupatua duen zonaldea kenduta, bere kosta 1835 kilometrokoa da. Arrantza oso sektore garrantzitsua izan da historikoki eta munduko kala oparoenetako bat dauka.
Hondartza oso ederrak ditu baita ere, horren adibide dira Al-Hoceima, Sidi Ifni inguruak eta Essaouira kostaldeko hiria esaterako.
EKONOMIA
Marokoko txanpon ofiziala Dirhama (MAD) da. Dirham bakoitza 100 zentimotan banatzen da (sentimat). Gutxi gorabeherako kalkuluak aterata, esan daiteke euro bat hamar Dirham direla.
Marokoko ekonomiarentzat turismoa garrantzi handiko sektorea da, gaur egun herrialdea tertziarizazio prozesu betean baitago. Garapen ikusgarria eman du azken hamarkadetan alor horretan. Turismoaren erakargarritasuna bere kultura eta historian oinarritzen da eta gaineontzeko adar turistikoak bi ideia nagusi hauen inguruan mugitzen dira.
Turismoaren aspektutik, eta, Europarren turismoaren ikuspuntutik batez ere, Afrika iparraldeko herrialde egonkorrena da. Honek aldi berean Marokon turismoaren sektorea asko garatzea ahalbidetu du. 2013az geroztik maroko da Afrikako herrialderik turistikoena. 2020tik aurrera Marokoko gobernuak ezarririko helburua munduko hogei herrialde bisitatuenen artean sartzea da. UNESCOk Izendatutako eta Babestutako bederatzi Gizateriare Ondare ditu eta hiri bisitatuenak Rabat, Casablanca, Marrakex, Fez eta Tanger dira.