Marrakex – Merzouga ibilbidea
Marrakex Maroko hego mendebaldean dagoen hiria da eta Saharako basamortua urrun dagoen arren, Marokoko beste hiriekin alderatuta Marrakex basamortutik gertuago dago. Esperientzia ezin hobea izan daiteke Marrakexetik Saharako basamortuaren hasiera irteera bat egitea.
Marrakexetik Saharako basamortua ikusteko bi irteera nagusi daude: Merzougara eta Zagorara. Guk Merzougara joatea erabaki genuen. Egia esan ongi aukeratu genuela uste dugu, esperientzia bikaina bizi izan genuelako. Irakurle guztioi gomendatzen dizuegu bertara joatera. Zagoran egon direnek ere esperientzia onak izan dituztela komentatu digute.
Zagora Marrakexetik hurbilago dago eta bi egun eta gau bateko irteera egiteko plan ona izan daiteke. Zagorako basamortua ez da Merzougakoaren berdina: Zagoran paisaia harritsuagoa da eta hareazko dunak ez dira horren handiak. Hala ere, Zagorako argazkiak ikusiz gero ohartuko zarete paisaia benetan ederra dela. Merzougako basamortua, nolabait esateko, guztiok imaginatzen dugun basamartu tipikoaren paisaia dauka: harea gorrixkako itsaso amaigabe bat, olatuen efektua egiten duten eta 150 metroraino iristen diren hareazko dunez betea. Hamar bat orduko bidaia denez Marrakexetik, Merzougara joateko ohikoena bi gau pasatzeko plan bat diseinatzea da.
Basamortuaren ertzean errotutako bi herri hauetara iristeko lurreko edozein garraiobide hauta daaiteke eta egun turismo mota ezberdinak egiteko azpiegiturak daude: hartzeko diseinaturiko azpiegiturak daude: Motoz, autoz, furgonetaz, karabanarekin edota gu joan ginen bezala, autobusez joan zaitezke, esaterako.
Guk Marrakexen bertan erreserbatu genuen hiru egun eta bi gauetako Merzougarako irteera. Nahi izanez gero etxetik bertatik ere erreserbatu daiteke baina litekeena da Marokon baino garestiago ateratzea (sarri etxetik erreserbatzea seguruagoa dela esaten dute enpresek). Gure kasuan, Marrakexen lehenengo egunak igaro genituen Riadeko jabeak lagundu zigun basamortuko tour bat bilatzen, eta prezio justuan lortuko zigula esan zigun. Nahi adina tour daude aukeran eta Marrakexeko hainbat gunetan agentzia ezberdinak topatuko dituzu. Aukeratzen duzun egun kopuruaren arabera, plan bat edo beste aurkeztuko dizute baina azken finean, egun kopurua soilik da aldatzen dena, agentzia guztiek plan berak baitauzkate gutxi gorabehera. Hortaz, preziorik egokiena lortzen duzuna edota konfiantza gehien transmititzen dizuna aukeratu. Guk hiru eguneko tourra hartu genuen, hamar egun besterik ez ginelako Marokon egon behar eta beste gune batzuk ere bisitatu nahi genituelako. Ondorengo lerroetan guk egindako ibilbidea eta izandako esperientzia kontatzen saiatuko gara, baliagarri izango zaizulakoan.
LEHENENGO EGUNA:
Marrakex → Tizi n Tika → Ait Benhaddou → Ouarzazate → Dadesko arroila → Tinghir
Goizean goiz autobus txiki batean sartu eta mundu guztiko txoko ezberdinetatik zetorren jendearekin hurrengo hiru egunetarako koadrila osatu genuen: bi alemaniar, bi esloveniar, bi hong-kongdar, bi txinatar, familia argentinar bat… gu bioz gain beste bi euskaldun! Atlas mendiak zeharkatzea izan zen lehenengo lehenengo jomuga eta Tizi-n-Tika portuan egin genuen hamaiketakoa.
Tizi n Tika portua: Frantsesek 1920.hamarkadan eraiki zuten bihurgunez beteriko errepide luze hau. Mota guztietako paisaiak igarotzen ditu errepide honek: harri eta mineral oparoz osatutako paisaia idorretik, haran berede aberatsetara. Haranaren alboetako maldetan herrixkak daude. Tizi n Tikako portua 2260 metroko altueran dago eta Marokoko altitude handiena bertan da. Orokorrean harri gorrizko paisaia da. Bidean zehar hainbat geldialdi egin ostean, Ait Benhaddou herrixkarantz abiatu ginen.
Ait Benhaddou: Ait benhadou ksar-a edo hiri gotortua harri gorrizko haran baten magalean dagoen herri polit bat da, Uadi Mellah ibaiaren alboan. UNESCOk giza ondare babestu izendatua da eta gidarik gabe bisitatu daiteke. Hainbat zaharberritze prozesu izan ditu eta filme asko grabatu dira bertan. Zaharberrituta dauden Kasbah (gotorleku) batzuk ditu barnean eta hamar familia inguru bizi dira. Gune turistikoa da gaur egun.
Alfonbrak josten dituen bereber kooperatiba: herrixkan bertan Alfonbrak josi eta saltzen dituen bereber kooperatiba txiki bat topatuko duzu. Interesik izango bazenu, aukera ona da bertan erostea eta ekonomikoki laguntzea. Erositakoa korreoz bidaltzeko aukera dago.
Ouarzazate: Marokoko hiri bat da behin eta Tiz-in-Tichka (2260m) igarota iristen zara eta mendi eta basamorturen arteko gune garrantzitsuenetakoa da. Ouarzazate hitzak “desertuko atea” esan nahi du. 1928an frantsesek indartutako hiria da, puntu estrategikoa zelako. Gaur egun 70.000 biztanle inguru bizi dira. 1160 metroko altuera duen mesetan dago kokatua eta Dra eta Dades ibaiak elkartzen dira bertan. Bertatik Dades harana bisitatzeko irteera asko egiten dira. Hiritik sei kilometrora, Atlas Film Studios dago, 30000 metro koadroko estudio erraldoia, basamortuko tematikarekin (ekialde hurbileko zibilizazioak, egiptoarrak…). Eskualde horretan dozenaka film internazional grabatu dira (irekita dago egunero 8:15-18:3, salbuespenak grabatzen ar direnean).
Daesko arroila: Mendi zintzur sakon bat da, Atlas Altuetan dago, Dades ibaiaren haranaren gorenean Boumalne Dades eta Msemrir herrien artean. Turista asko joaten den lekua da. Bertan harri paisaia oso bitxiak ikusten dira: Tximu behatzak, Atlasen zerebroa, kasbah ugari (Ait mouted, Ait Arbi, Tamaltekoak…). Guri deigarriena iruditu zaiguna “tissandrine” deituriko errepide zatia da: Ikaragarrizko desnibela duen errepide bat, bihurgunez josia, suge baten itxura hartzen zuen. Behin gora igota atseden hartu eta parajeaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguna amaitzeko Tinghir eskualdera iritsi eta bertako ostatu batean afaldu eta atseden hartu genuen.
BIGARREN EGUNA:
Tinghir → Todrako arroila → Merzouga eta Erg Chebby dunak
Gosaldu ondoren goizean goiz atera ginen ostatutik, eta Merzougarako bideari ekin genion. Todrako haranean geldialdi bat egin genuen.
Todrako arroila: Lehenengo geldialdia. Arroila benetan ikusgarria, milaka urtetan zehar zulatutako harrietatik igarotzen da ibaia. Marokoar askoren turismo jomuga da. Bere urak miragarriak omen dira askorentzat, batez ere haurdun geratu nahi duten emakumeentzat. bertan zerbait jan eta ibilalditxo bat egiteko aukera izan genuen. Hortik zuzenean Merzougara iritsi ginen.
Merzouga eta Erg Chebby: Merzouga Maroko hego-ekialdeko hiri txiki bat da, oasis txiki baten inguruan hazia. Rissanitik 35 kilometro hego-ekialdera dago, 45 kilometro Erfoudetik eta 50 kilometro Argeliako mugatik. Bertatik Erg Chebby (Erg-ak basamortuetako hareazko eremuak dira) dunetara irteerak antolatzen dira motorrean, autoetan, quadetan, dromedarioetan… Erg Chebbyko duna batzuk 250 metroko altueraraino iristen dira eta erga 30 kilometro zabalekoa da.
Zer egin genuen Merzougan? Merzougarako hertzera iristean dromedario (ez gamelu) ilera batean montatu ginen guztiok. parebat orduko ibilbidea egiten ari ginen bitartean eguzkia Saharako duna gorrixketan nola ezkutatzen zen ikusten genuen bitartean, bertako berbereek montatutako jaima batzuetara iritsi ginen. Denbora bat bertako paisaia mireste egon ondoren, afaria atera ziguten eta ondoren danbor eta musika tradizionalarekin dantzan eta kantuan aritu ginen.
Jaimak eta bizimodu nomada: Jaimak nomadek erabiltzen dituzten kanpadendak dira. Denda hauek azkar eta erraz montatzen dira eta berotik babesten dute eta ahuntz edota gameli ilea da material nagusia. Erxebizitza xumeak dira eta barnealdean alfonbrak eta zurezko kutxak dituzte. Udan eta neguan jaima altxatzeko modua aldatu egiten da: udan forma zabalagoa hartzen dute, barrura sartzen den aire beroa freskatzeko, eta neguko egun hotzetarako jaima bilduagoa eraikitzen dute eta pareta zein teilatua lodiagoak dira. Jaimaren barnealdeak bi gune bereizi izan ohi ditu: gel bat emakumeentzat da, eta beste bisita eta gizonezkoentzat. Ez da erraza nomadak ikustea normalean errepide nagusietatik urrun egoten direlako, mendi aldean eta basamortuan. Hala ere, denboraldi batzuetan nomada talde batzuk oasietan instalatzen dira. Bizimodu nomada batez ere Atlas Garaiko zonaldean mantentzen da, eta duela mende batzuetatik hona ez da askorik aldatu. Udan mendietako goi larreetara igotzen .
HIRUGARREN EGUNA:
Merzouga → Marrakex
Hurrengo egunean egunsenti ahaztezina ikusi eta te pizgarri bat gosaldu ostean, berriz Merzougarako bidea egin genuen dromedarioz. Han geneukan gure autobus gidaria zain. Autobusean muntatu eta itzulerako bidai luzeari ekin genion, ilundu baina lehen Marrakexen egoteko asmoarekin. Geldialdi laburrak egiten joan ginen eta aurreko egunetan igarotako paisaiak berriro miresteko aukera izan genuen. Nekatuta, baina bizitako esperientziarekin biziberrituta, arratsaldeko zortzirak aldera iritsi ginen Marrakexera .
Marrakexeko bidetik ikus daitezken kasbah nagusiak: Tiffoultoute-ko Kasbah, Ksar d’Aït-Benhaddou eta Tamdaght Kasbah. Honez gain Atlas Corporation Studios ere ikusten da.
Tineghir-go bidean: taourirgo Kasbah.
Zagora-ko bidean: Tamesla-ko kasbah. Drâa harana eta Fint-eko oasia ere ikusten dira.