TXANPONA ETA ORDAINKETA

TXANPONA ETA ORDAINKETA

Marokoko txanpona dirham-a da (MAD). 100 zentimotan banatzen da eta 20, 50, 100 eta 200 dirhameko bileteak daude. Txanponak aldiz, 1, 2, 3 eta 10 dirhamekoak daude. Gutxi gorabehera 10 dirham euro bat dira (zehatzagoak izateko 10,4-10,7 arteko balioetan mugitzen da. ). 

Dirhama txanpon mugatua da, hau da, ezin da kantitate handian Marokotik atera eta zaila da Marokotik kanpo dirhamik lortzea (lortu arren, zaila suerta daiteke kanpoko dirhamekin Marokora sartzea). Hori dela eta hegazkinez bazatoz, lehenik eta behin, aeroportuan dirham batzuk lortzea gomendatzen dizugu, gutxienez hotelerako taxia eta lehenengo beharrak betetzeko; bestela, euroekin ordaindu beste erremediorik ez duzu izango eta asko puztuko dute ibilbidearen prezioa.

Eurotan (eta dolarretan) leku batean baina gehiagotan -hotel, jatetxe, denda…- ordaindu daitekeen arren, guk ez dugu gomendatzen. Normalean txanponen balioa ez da zehatza izaten eta euren aldera igotzen dute. Komeni da Marokora joan aurretik – eta bertan zauden lehenengo egunetan – dirhamaren balioarekin ohitu eta trebatzea; erosketetan nahastu ez zaitezen.

KONTUAN IZAN:

  • Euroak eramaten badituzu, truke etxe ofizialetan aldatzea gomendatzen dizugu. Legalak- eta seguruenak – diren puntu bakarrak dira eta euro/dirham trukea eguneratua dute. 
  • Dirhamen bileterik erabilienak hogeikoak dira. 
  • Debito eta Kredito txartelak: kutxazain automatikoetan arazorik gabe atera daiteke dirua. Banku batzuk besteek baino komisio gutxiago kobratzen dute eta behin aterata, guk kantitate handi samarrak ateratzen genituen uneoro kutxazainera joan beharrik ez izateko. Komisio baxuak kobratzen dituzten kutxazainak aurkitu beharko dituzue. Guk Marrakexen Jemaa el Fnaa plazaren sarreran zegpoen Banque Populaire-n atera ohi genuen (42 Rue Bab Agnaou). 
  • Eskupekoak: Eskuopekoak ematea ez da derrigorrezkoa, sozialki ere ez dute beharrezkotzat jotzen bertakoek. Hala ere, langile askoren soldatak oso altuak ez direla jakinda, eta zerbitzu eta laguntza ona eskaini badizute, ez dago gaizki eskupeko bat uztea, edota kontua borobiltzea (kafetegian egindako gastuaren %10, bost dirham edo iruditzen zaizuna).

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *